MASTERRA ETA AUDIOA

Oraingoan audacity programarekin ari gara lanean. Hau proba bat besterik ez da. Ea asmatzen dudan jakitzeko. Kontua da soinuen bidez istorio bat kontatzera. Amets bat da nire kontakizuna: bale arrantzara doan mariñelaren arrantza. Lehen proban ez da ideia gehiegi ulertzen, baina tira! Egiten ikasi dut behintzat! Eta gainera, ametseak ez dira sarri ulertzen,ala?

KOMUNIKAZIOA ETA MULTIMEDIA MASTERRA

Master honetan, bi gaitasun landu ditugula suposatzen da: komunikazioa eta multimedia. Multimediaren bidez komunikatzeko zer eta nola komunikatu behar dugun jakin beharra dago lehenik, bestela jai daukagu. Hala esan ziguten, eta hala uste dut nik ere.

Horrekin batera, ordea, multimedia, hau da, komunikatzeko dauden bitartekoak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren jakitea komeni zaigulakoan nago.

Bi arlo horietan dago zer ikasi eta hobetu momentu oro. Eta horretarako, tresna ugari eman dizkigute. Komunikazio arloan hainbatek eragin dute nigan. Orain nire esku haiei kasu egin eta aurrera egitea. Baina multimedia arloan, dudari gaeb, irakasle batek eragi dit gehien: Gorka Palaziok. Multimediarako haren grina eta baliabideen inguruan duen ezagutzak aho zabalik laga nau. Gainera, klaseak astunak zirenik ezin esan. Harekin lan gehixeago gustura egingo nuke nik!

Mastera eta Bertoko telebista

Web 2.0-rekin zenbat herraminta dauden ikasten hasita gaude. Gaur inoiz baino gehiago aurreratu dut blog honekin. Gauza bat hemen, beste bat han… itxura hartzen doa.

Masterraren izena zentzua hartzen doa gutxinaka niretzat. Komunikazioa nire arduretako bat zen, baina multimedia beste bat. Denek esan digute tresnak erabiltzen ikasten dela denborarekin. Baina denbora aurrera zihoan eta nik ez nien tresnei arrastorik ateratzen. Gauzak bestelako kolorea hartzen ari dira, ordea. Hori bai, pixlkanaka.

Egindako zenbait konturi erreparatzean, ez nago oso ziur nola egin ditudan ere, baina emaitzarekin pozik nago, eta ordenagailuari irribarrez begiratzen diot behintzat!

Orain aste batzuk post-a zer zen ikasi nuela eta, pixka bat estankatuta nengoen. gaur, ordea, bloga bat ez ezik bi ere baditut, eta ez galdu orain esan behar dudana… baita telebista bat ere! Toma!

<script src=”http://static.livestream.com/scripts/playerv2.js?channel=bertoko&layout=playerEmbedDefault&backgroundColor=0xffffff&backgroundAlpha=1&backgroundGradientStrength=0&chromeColor=0x000000&headerBarGlossEnabled=true&controlBarGlossEnabled=true&chatInputGlossEnabled=false&uiWhite=true&uiAlpha=0.5&uiSelectedAlpha=1&dropShadowEnabled=true&dropShadowHorizontalDistance=10&dropShadowVerticalDistance=10&paddingLeft=10&paddingRight=10&paddingTop=10&paddingBottom=10&cornerRadius=3&backToDirectoryURL=null&bannerURL=null&bannerText=null&bannerWidth=320&bannerHeight=50&showViewers=true&embedEnabled=true&chatEnabled=true&onDemandEnabled=true&programGuideEnabled=false&fullScreenEnabled=true&reportAbuseEnabled=false&gridEnabled=false&initialIsOn=true&initialIsMute=false&initialVolume=10&contentId=null&initThumbUrl=null&playeraspectwidth=4&playeraspectheight=3&mogulusLogoEnabled=true&width=400&height=400&wmode=window&#8221; type=”text/javascript”></scr

Masterra. Afaritara goaz

fiesta-de-carnaval-t6420Masterrean hamar lagun hasi ginen, baina batek lana topatu eta bederatzi laguntxo besterik ez gara gelditzen. Lagun kuadrila txiki bat bihurtu gara. Eta lagunek ohi duten bezala, klasetik kanpora gelditzeko planak egin ditugu; kostata, baina egin ditugu.

Duela pare bat aste hasi ginen afaria egin behar genuela esaten. Hasieran, noiz zen arazoa. Eta ikaslekide batek gehiengoa harrituta laga gintuen inkesta pasa zigun. Multimedia masterrean gaude, eta batzuk konturatu gara multimediak eskaintzen dituen baliabideetaz ez daukagula idearik ere! Beste batzuk, ordea… beste kontu bat dira.

Beno, azkenean ere, lortu dugu eguna jartzea, eta ditxosozko afaria ostegun honetan izango da. Baina oraindik ez dakigu non. Izan ere, galdeketa popularra egin ondoren, Kalderapekora joatea erabaki genuen, eta hara non, Bilboko alde zaharrean dagoen taberna horretan ez dute afaririk ematen. Bilbo handia da, eta alternatibaren bat egon egon beharra dauka, eta bestela topatuko dugu.

Masterra egiteko laguntzak

Master bat egin nahi izateak duen gauza txarretako bat bere prezioa izaten ohi da. Lanean bazabiltza ordaintzeko sarrera daukazu, baina lanean eta ikasten erdi itota zabiltza. Lana utziz gero, ordea, ikasteko denbora bai, baina duro bat gabe ibili behar.

Masterrak egitean baina, bada diru laguntzak eskatzerik. Eta EHU-ko beken zerbitzuan ematen dute horren inguruko informazio zuzenena. Gure kasuan masterreko idazkaritzakoek esandakoarekin hasi ginen mugitzen eta okerreko papelak betetzen makinatxu bat denbora galdu genuen. Hona azkenean jakitea lortu genuena:

Autonomi Erkidegoan ordaintzen dituztenek Eusko Jaurlaritzari eskatu beharko dizkiote xoxak. Baina prestazioaren bat kobratzen ari bazara, Hezkuntza Miniterioari egin diezaiokezu eskaera. Hori bai, bai baten eta bai bestean paper asko eskatzen dituzte. Baina tira, ezer gutxi duenak, ezin gauza asko entregatu, eta bekak horientzat izan beharko lirateke, lehendabizi, ala?

Masterra. Ezin biderik topatu

Ez dakit zenbat denbora pasa den Multimedi Masterra hasi zenetik; ezta lehen post-a sartu nuenetik zenbat egun pasa diren ere. Eta denbora guzti horretan ikasi dudan gauza bakarretakoa, orain sartzen ari naizen lerro hauei post deitzen zaiela da. Nahiko ondo nabil ezta?

Ikaskideen blog-ak martxan daudela badakit, eta bateren bat oso ondo ari da. Google-ekin topatu eta dena egin dut, eta nahiko goian atera da gainera. Google-en gomendioak ederki jarraitzen asmatu du, dudarik gabe!

Bistazo bat jotzea erabaki dut, eta inbidia apur bat ere sentitu dudala aitortu behar dut. Ez bera goian delako, barruan dauzkan gauza horiek guztiak nola egin dituen ideiarik ere ez dudalako! Pauso batzuk aurrera eman ditut, eta hankak mugitzen jarraitzeko asmoa daukat!

Masterra eta lehiaketa martxan

Irakasleak esandakoa ulertzea ongi dago, baina praktikan jarri behar izaten da noraino barneratu den jakiteko. Hori da, nik ulertzen dudanez, blog honen izateko arrazoia.

EHUko unibetsitateak eta EITB-k elkarlanean antolatutako master bat egiten ari gara bederatzi ikasleko taldetxoa. Izen dotorea dauka: Multimedia Komunikazio Masterra. Eta izenari men eginez edo, multimediak eskaintzen dituen kontuetan igeri egin nahian gabiltza.

Blog hau ariketa bat da. Gure burua interneten jartzen asmatzeko ariketa. Bakoitzak blog bat egin du. Eta guztiak dute hitz klabe bera: Masterra. Hortik aurrera habilidad libre!

Lehiaketa hasi da. Ea nork kokatzen duen bere blog-a Google-n bilaketa zerrendan goren!